XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur, igandea Gaur, igandea, eguerdiko amabietan, Aia`ko Izeta baserriko belardian, segalariak.

Abilidadeak neurtuko dituztenak: Joxe Krutz Arreisigor, Leaburu`koa, Joxe Erramun Iruretagoiena, Izeta baserrikoa.

Ordubeteko denboran belarrik geien ebaten duna izango da irabazle.

Zorroztaille bana ta erakusle bana izango dituzte segalariak.

Berrogei milla duro jasoko ditu nagusi gertatzen danak.

Dirujasotzaillea: Silbestre Arruti, Aia`ko Jauregi jatetxeko nagusia.

Izeta`ra jutea pentsatzen dunak, aurrena Zarautz`a inguratzea du onena, gero Urdaneta`rako bidea artuaz.

Bide ona aurkituko du kotxearentzat.

Errezildarrak, beren aldetik, jai aundiak izango dituzte gaur, Santo Domingo Erkizi`ren oorez.

Ondo osatutako eguna izango da, elizkizun eta erri kirolez.

Ez dirudi denborak ere asarre aundirik agertuko dunik.

Ontaraka, denok irtengo degu irabazian.

San Martiñak ere gaiñean dira, ta pesta-giroan jarraitu bearra daukate errezildarrak.

Ola gabiltzan arte ez gabiltza gaizki.

Pesta-giroa ba-da burruka-giroa aiñakoa.

Akatsak eta birtuteak Euskaldunok ba-ditugu akats gogorrak, baña bai birtute txalogarriak ere.

Euskalerri barruan, iñundik iñora ezin gera konpondu.

Beti burruka bizian gabiltzala esan bear.

Bein Euskalerria utzi ta kanporatzen garenean, lagunik kuttunen biurtzen gera. Au ondo ikusia daukat.

Gerra zala ta etzala, sei urte egin nitun emetik kanpora, nola Francia`n, ala Espaiñi`ko zenbait probintzitan.

Marruecos`en bete nun nere morrontza: an eman zidaten etxeratzeko askatasuna.

Nere bizitzako egunik alaiena uraxe izan zala, esango nuke.

Goazen gai au pixka bat sakontzera.

Geure lurraldean konpondu ezin geranok, emendik urrutiratzen geranean, zergatik egiten gera egitazko anai?.

Egundo alkar ikusi gabeak izan, eta euskalduna dala jakitea naikoa, lagunik aundien izateko.

Ondo konturatu nintzan ainbat parajetan: Madrid, Guadarrama Béjar, Palencia ta Marruecos`en.

Sei euskaldun baldin bagiñan, eten eziñezko lokarria osatuko gendun.

Batek diru pixka bat edo janari pixka bat artu zula gurasoak bidalita? Seiron artean banatzen gendun eskuratutakoa.

Gaur baten txanda, biar bestearena.

Beste probintzietakoak aozabalka egoten ziran guri begira.

Aiek etzeuden artara oituak.

Al zunak al zun egiten zun, era zetorkionean.

Norberari zegokiona laguneri banatu? Ezta Pentsatu ere olakorik!.

Euskaldunok, erri berekoak izanik ere, alkar ezagutu bai, baiña andik aurrera ezer gutxi erribarruan gabiltzan arte.

Soldaduzkara edo Trabajadoretara jun ezkero, erabat aldatzen dira gauzak.

An egiten da benetako adiskidetasuna.

Bizitza osoan irauten duna, geienetan beintzat.

Zergatik izaten da gure artean ainbat kinto-billera? Soldaduzkan egindako lagunak, benetako lagunak izaten diralako, ta urtean bein alkarganatu gabeko onik izaten ez dutelako.

Gure erriak beste modutan bear luke, kanpoan alkarri agertzen diogun maitasuna etxean agertuko bagenio.

Geran baiño milla aldiz zoriontsuago izango giñake ortara jokaturik.

Gaizki gaude, baiña denboraz jasoko genduke burua.